Asteburuan helduen txanda Txaparrotanen

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 8a

Helduen Txaparrotan jokatuko da bihar eta etzi.

Aurreko astean jokatu zuten haurren Hondartzako XIII. Eskubaloi Festa, eta asteburu honetan, berriz, helduak ariko dira lehian Desertu Txikian. Aurtengoan, 104 taldek eman dute izena: 32 emakumezkoetan eta 72 gizonezkoetan, hain zuzen ere. Emakumezkoak lau taldetako zortzi multzotan ekingo diote txapelketari, eta gizonezkoak 18 multzotan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide