Kalerki 2016

Zezenen aurretik korrika eginez abiatu dute Kalerki

Aritz Mutiozabal

Madrilgo Recortauro taldearen eskutik, Dira, dira, zezenak dira! izeneko entzierro berezia egin dute arratsaldean. Udaletxetik bospasei zezen puzgarri atera dira, eta Lege Zaharren enparantzatik hasita, Kale Nagusian joan-etorria egin eta Musika Plazara iritsi dira. Jende asko gerturatu da parte Kalerkiren lehen ikuskizunean, eta Alproja antzerki taldeko kideek ere hartu dute parte. Entzierroaren aurretiko unea girotu dute, baita ondoren ere.

Erlazionatuak

Kalerki 2016 (egitaraua)

Zarauzko Hitza 2016 uzt 01 Kultura

Bideoa: 'Dira, dira, zezenak dira!'

Aritz Mutiozabal 2016 uzt 07 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide