Erabilera anitzeko gunea zabaldu dute Itxasmendin

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 7a

Gaur zabaldu dute gune berria.

Udan aparkaleku gisa erabiliko dute eta gainontzeko sasoietan askotariko ekitaldiak antolatuko dituzte bertan.

Gaur zabaldu dute eremua. Udan aparkaleku gisa erabiliko dute. Doakoa izango da eta 80 auto inguru kabitzen dira.

Gainontzeko sasoietan, berriz, askotariko ekitaldiak antolatzeko baliatuko dute. Udalak lurra txukundu du horretarako. Iaz zirkoa jarri zuten gune horretan eta auzoko pista ez kaltetzea da espazio berri horren helburua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide