Barcelona Surf Film jaialdian hartuko du parte Axi Muniainek

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 7a

'Big waves in the Basque Country' dokumentala aurkeztuko du larunbatean.

Atzo zabaldu zuten Barcelona Surf Film jaialdia, eta larunbatera arte kirol horrekin lotutako askotariko ekitaldiak izango dira Museu Maritimen.  Axi Muniain olatu handietako surflaria da gonbidatuetako bat. Larunbatean bere dokumentala aurkeztuko du, Big waves in the Basque Country, hain zuzen. Era berean, olatu handietan izandako bizipenak eta hausnarketak ere partekatuko ditu bertaratzen direnekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide