Dagoeneko aurkez daitezke lanak XXXII. Basarri Sarira

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 8a

Bertsopaperak uztailaren 29ra arte aurkeztu daitezke.

Urtero legez, Zarauzko Udalak Basarri Bertsopaper Saria abiatu du, euskara suspertu eta bertsogintza laguntzeko asmoz. Dagoeneko aurkez daitezke lanak. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkeztu ahalko ditu sariketara. Bakoitzak gutxienez zortzi bertso izan beharko ditu, eta horiek originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Gaia librea izango da.

Uztailaren 29a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Zarauzko Kultura sailera eraman beharko dira, Sanz Enea kultur etxera (Nafarroa kalea, 22). Irabazleak 1.100 euro eta txapela eskuratuko ditu, eta 750 euro eta oroigarria bigarren sailkatzen denak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide