Gaur arratsaldean hasiko da Kalerki 2016

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 7a

Recortauro konapiniaren 'Dira, dira, zezenak dira!' ikuskizuna (Recortauro).

Dira, dira, zezenak dira! eta Potted ikuskizuna eskainiko dituzte arratsaldetik aurrera.

Entzierro berezi bat irudikatuz abiatuko dute gaur arratsaldean Zarauzko XXIII. Kale Antzerki Jaialdia. Madrilgo Recortauro konpainia zezen puzgarriekin aterako da kalera, Dira, dira, zezenak dira! ikuskizunarekin; saioa 19:00­etan hasiko da, Lege Zaharren enparantzan.

Ordu erdi lehenagotik, ordea, Alproja taldeko kideek girotuko dute plaza, inprobisazioaren bitartez. Ondorengo entzierroa ere ariko dira, gainera. Kultura zinegotzi Nekane Iribarrek zapi gorriarekin agertzeko eta ekitaldi berezian parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Gauean, Potted lana ikusteko aukera izango da, La Trocola Circo (Alacant) zirku konpainiaren eskutik. Ikuskizun hau ere Lege Zaharren enparantzan eskainiko dute, 22:00etan hasita. Hainbat diziplina uztartuko dituzte konpainiako lau akrobatek.

Erlazionatuak

Kalerki 2016 (egitaraua)

Zarauzko Hitza 2016 uzt 01 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide