Astelehenetik hasita, Donosti Cup txapelketako hainbat partida jokatzen ari dira Asti kirolgunean. Gaurko jardunaldiko azken lehia La Salle Zarautz etxeko taldearen eta Hernani BHI taldearen artekoa izango da; 19:15etik aurrera neurtuko dituzte indarrak. La Sallekoek astelehenean egin zuten debuta, B-16 mailako D multzoan, eta Santa Teresa taldeari 4-0koarekin irabazi zioten. Atzo garaipen berri bat lortu zuten, Zubiri-Manteo 0-1koarekin mendean hartuta.
Biharkoa izango da txapelketa Astin jokatuko duten azken eguna. Maila ezberdinetako final hamaseirenak eta final zortzirenak jokatuko dituzte egun osoan,