Hilaren 14an zabalduko dute Eva Lizarragaren erakusketa, Lukasen

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 6a

Irailaren 12ra arte izango da ikusgai.

Lukas ardotegian erakusketa berria antolatu dute, eta hilaren 14ean zabalduko dute. Kasu honetan, Eva Lizarraga margolariaren lanak erakutsiko dituzte. Lasarte-oriarrak Eibarko Topalekun izan du erakusketa uztailaren 3ra arte eta orain Zarautzen erakutsiko ditu margolan koloretsuak, irailaren 12ra arte. Ardotegia zabalik dagoen bitartean izango dira lanak ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide