Uztailaren 18an jarriko dituzte salmentan Reala—Vila-real partidarako sarrerak

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 6a

Lagun arteko partida hilaren 23an izango da, Astin.

Realak eta Vila-rrealek lagun arteko partida jokatuko dute datorren uztailaren 23an, Astin. 19:00etan hasiko dute. Sarrerak uztailaren 18tik aurrera erosi ahalko dira Itxas Lur tabernan. Partida tribunatik ikusteko 25 euro ordaindu beharko dira. Norgehiagoka harmailetatik jarraitu nahi dutenek gutxiago ordaindu beharko dute: 13 urtetik beherakoek 5 euro eta 14 urtetik gorakoek, berriz, 15 euro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide