Urdinguneak zabaldu eta uda giroa izango da nagusi gaur

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 6a

Tenperaturak gora egingo du eta 24 gradutara helduko da.

Goiza goibel hasiko bada ere, orduak aurrera joan ahala urdinguneak zabaldu eta eguzkia nagusituko da. Tenperatura ere igo egingo da eta gehienez 24 gradutara heldu. Gutxienez 17 gradu egingo ditu. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da eta ipar-ekialdetik finkatuko da. Gau partean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke euri zaparradaren bat botatzea egunaren bukaeran.

Haizea arratsalderako zakartu egingo da eta horrek itsaskirria eragingo du egunaren bigarren zatian. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:43an izango da itsasbehera eta 19:04ean itsasgora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide