Agility probak izango dira asteburuan, Astin

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 5a

Estatu mailako lehiaketako puntuagarriak izango dira.

Agility zirkuituko 3. eta 4. probak jokatuko dituzte asteburu honetan, Asti kirolgunean, errugbiko pistan. Askizu Agility elkarteak antolatuta, RSCE txakurren Espainiako elkarteak egin ohi duen estatu mailako lehiaketako puntuagarriak izango dira. Larunbatean 14:30ean hasiko dute jardunaldia, eta igandean, berriz, 09:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide