Bi bakarlari izango dira aste honetan Arranoplazan: Capitan Bazofia madrildarra eta Peru usurbildarra. Capitan Bazofia Nacho Vera musikariaren bakarkako proiektua da, eta Chupa de padre biraren barruan eskainiko du kontzertua Arranon. Ukelelea; pianoa; tronpeta; organillo edo piano biraderaduna eta perkusioarekin lagunduta eskainiko du kontzertua.
Harekin batera, ahotsa eta ukelelearekin soilik ariko da, emozioz beteriko abestiak eskaintzen. 20:30ean hasiko dira emanaldiekin.