Eneko Goenaga eta Ioritz Manterola sarituko ditu Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 5a

Eneko Goenaga eskubaloi jokalaria.

Zarauzko bizilagun Matxalen Ziarsolo jokalariak zilarrezko intsignia jasoko du.

2015-2016 denboraldian bukatuta, urteko talde eta jokalari aipagarrienak sarituko ditu Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak. Zarauzko Eskubaloiko bi jokalariri egingo diote aitortza: alde batetik, Eneko Goenagari, jokalari jubenil gizonezko onena bezala, eta Ioritz Manterolari, jokalari kadete gizonezko onena bezala. Bestalde, Zarauzko bizilagun Matxalen Ziarsolok zilarrezko intsignia jasoko du; Bera Berako jokalariak erretiroa hartzea erabaki du aurten. Ekitaldia ostegunean izango da, 19:00etan.

Bestalde, Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia Espainiako Selekzioarekin deitu dituzte, jubenil mailako Europako txapelketa jokatzeko Kroazian, abuztuaren 11tik 21era. Ostiralean Oviedon kontzetratuko da selekzioa, eta hilabete honetan zehar, gainera, bi torneo jokatuko dituzte –bata, Polonian, eta bestea, Burgosen–, txapelketa nagusirako prestatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide