Pasa den ekainaren 23an egin zuten galdeketa Erresuma Batua Europar Batasunean geratu ala ateratzeko. Batasuna uzteko erabakia hartuta, datozen bi urtetan zer gerta daitekeen aztertuko du Ramon Jauregi eurodiputatuak ostiral honetan. Zazpi kultur aretoan eskainiko du 'Brexit'-aren osteko Europa hitzaldia. Gloria Vazquez PSE-EEko ordezkariak egingo du aurkezpena. 19:30ean izango da.