Bidegin elkarteak naturarekin gozatzeko ekimen sozio-kulturalak antolatu ohi ditu, dolua bizi edo bizi izan dutenak elkartu eta euren egoera "naturaltasunez" bizitzeko. Hala, iganderako irteera antolatu du. Kasu honetan, Zarautz-Getaria-Zarautz ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek. Getarian hamaiketakoa egingo dute eta bueltatzerakoan, Zarauzko jatetxeren batean bazkalduko dute elkarrekin.
11:30ean elkartuko dira Argiñano inguruan. Izena eman eta informazio zabalagoa eskuratzeko ibi1961@outlook.com helbidera idatzi dezakete edota 636-672300 telefonora deitu.