Eman daiteke izena 3X3 txapelketarako

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 5a

Uztailaren 16an eta 17an jokatuko dute, Dama inguruan.

Aurten ere Espainiako Saskibaloi Federazioak bere 3x3 zirkuituan sartu du Zarautz eta, aurrekoetan bezala,  udan 3×3 saskibaloiko bi txapelketa jokatuko dira malekoian, Dama inguruan. Lehenbizikoa hurrengo asteburuan izango da, uztailaren 16an eta 17an. Infantilak, alebinak, jubenilak, kadeteak, benjaminak eta seniorrak lehiatuko dira asteburu horretan.

Dagoeneko izena eman daiteke. Horretarako, ZAST-en webgunea bisita daiteke. Informazio gehiagorako, berriz, komunikazioa@zast.es helbidera idatzi edota 688-802276 telefonora deitu daiteke.

Hurrengoa abuztuaren 26ko asteburuan jokatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide