'Guk. Nosotros' emango dute gaur, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 1a

18:00etan hasiko dute emanaldia eta doan izango da.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako Gela programaren barruan, proiekzioa izango da gaur arratsaldean. Hain zuzen, Nuria Villaltak zuzendutako Guk. Nosotros eskainiko dute. Lan horren bidez La Plata ibaiaren (Argentina) ertzetan bizi diren euskaldunen elkarteen eta haien ondorentoen errealitate kulturala islatu du Villaltak, lehen pertsonan. Euskal Herriko herritarren eta munduko diasporen bateratzea egin du, ibilbide historikoa eta kulturala berrikusiz.

18:00etan hasiko dute emanaldia eta sarrera doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide