Zarauzko Udalak bat egin du Eudelen deialdiarekin eta bihar elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, udaletxe atarian. Bart gauean, Istanbuleko (Turkia) Atatürk aireportuan izandako atentatua gaitzetsiko dute bertaratzen direnek bost minutuko isilunea eginez. Horren ondorioz, 41 pertsona —13 atzerritarrak dira eta hiru atentatugileak— hil dira eta 120 lagun zauritu.