Eman daiteke izena Frontoi Txikiko Emakumezkoen VIII. Paleta Txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 29a

Interesa dutenek uztailaren 15era arte eman dezakete izena.

Uztailaren bigarren hamabostaldian jokatuko dute Frontoi Txikiko Emakumezkoen VIII. Paleta Txapelketa. Tenis modalitateko pilotarekin jokatuko dute, 30 tantora partida bakoitza. Interesa dutenek uztailaren 15era arte eman dezakete izena. Horretarako 943-831463 edo 670-890305 telefonoetara dei daiteke. Gehienez, 12 bikotek hartuko dute parte.

Bestalde, ostiral honetan jokatuko dute XXIX. Sebastian Aristi Memoriala pilota txapelketa, Frontoi Txikin. 17:00etatik aurrera, hiru partida jokatuko dituzte 10-16 urte bitarteko gaztetxoek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide