Gaur emango diote hasiera Elkanoko sanpedroei

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 28a

Asteazkenean egingo dute tortilla patata lehiaketa.

20:00etan botako dute festen hasierako txupinazoa.

Sanpelaioen bukaerarekin bat egingo dute gaur Elkano auzoko San Pedro jaiek. 20:00etan botako dute festei hasiera emateko txupinazoa. Bihar da San Pedro Eguna, eta beste behin jaurtiko dute txupina, kanpaiak jotzearekin batera. Bihar eta asteburu osoan zehar askotariko ekitaldiak izango dira, auzotarren eta herritarren gozagarri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide