Sanpelaioak 2016

Helduen danborrada eta txupinazoa, irudietan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2016ko eka. 26a, 11:38

Eli Larrañagak jaso zuen San Pelaio Makila eta Josepe Aristi zein Joxe Isasti omendu zituzten Helduen Danborradan. 

 

Lege Zaharren enparantza jendez gainezka zela elkartu ziren Helduen Danborradako 12 elkarteak, 23:30 aldean. Zarauzko Musika Bandaren laguntzarekin abesti batzuk jo ondoren heldu zen Eli Larrañaga Carballeira elkarteko zuzendariari San Pelaio Makila emateko ordua. Xabier Txurruka alkateak eskaini zion. Ez zen aitortza jaso zuen bakarra izan; Txurrukak berak oroigarri bana eman zien Josepe Aristi eta Joxe Isastiri Zarauzko Musika Bandako kide ohiei, musika bandari egindako omenaldiaren barruan.  

Isasti, Aristi, Larranaga eta Txurruka, lauak arduratu ziren bandera igo eta txupinazoa botatzeaz udaletxeko balkoitik. Musika bandako kide beteranoek izan zuten aukera ereserkia abesteko, herritar guztiekin bat eginez, eta Larrañagak ere elkarte guztiak zuzendu zituen balkoitik.

Hortik aurrera ere jai giroa izan zen nagusi Zarauzko hainbat gunetan: Musika Plazan Egan taldearekin, herriko kaleetan Helduen Danborradarekin eta txosnetan Shake eta Holinuns taldeekin zein El_Txef_A disko-jartzailearekin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide