Hasiera batean gaurko iragarrita zegoen txapelketa, baina egunez aldatu dute. Hain zuzen, datorren ostiralean, uztailaren 1ean jokatuko dute XXIX. Sebastian Aristi Memoriala pilota txapelketa, Frontoi Txikin.
17:00etatik aurrera, hiru partida jokatuko dituzte 10-16 urte bitarteko gaztetxoek.