Giro goibela, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 24a

Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta euria egingo du.

Eguraldi aldaketa nabarmena izango da gaur. Aurreko egunetako tenperatura altua eta giro eguzkitsua desagertu eta zerua lainotuta egongo da egun osoan zehar. Euri txikia egingo du eta tenperatura nahiko jaitsiko da: 20 gradu egingo ditu gehienez eta 16 gradu gutxienez.

Ipar-mendebaldetik joko du haizeak eta itsaskirria eragingo du. Bestalde, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 14:02an izango da itsasbehera eta 20:19ean itsasgora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide