'Suez' filma eskainiko dute bihar, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 23a

18:00etan izango da, doan.

Allan Dwanek 1938. urtean zuzendutako filma eskainiko dute bihar, argazki eta zinema museoan, Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan. Ikus-entzunezko horrek Mediterraneoa eta Itsaso Gorria batzen dituen Suezeko kanalaren eraikuntzaren istorioa kontatzen du. Ferdinand Lesseps ingeniariak eraiki zuen. Egiptora joango da Eugenia de Montijo kondesarekin desengainua izan eta gero. Egipton Toni ezagutuko du. Hor sortuko da Lessepsen bizitzako erronka: Mediterraneoa eta Itsaso Gorria batzea kanal baten bidez.

Ohi bezala, doan izango da eta 18:00ean hasiko dute emanaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide