Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina egingo dute datorren astean

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 22a

Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean jarriko dute informazio postua, Munoa plazan.

Minbiziaren Aurkako Elkarteak herritarren artean sentsibilizazio kanpaina egingo du hurrengo asteetan, eta azaleko minbizia izateko arriskuaren aurrean eguzkia hartzerakoan kontutan hartu behar diren neurriak azalduko dizkiete herritarrei. Elkartetik azaldu dute, eguzkia era desegoki batean hartzeak larruazaleko lesioak eta gaixotasun larriak eragin ditzazkela. Horregatik, hondartzetan eta igerilekuetan, nahiz kalean eguzkitik babesteko beharra azpimarratu dute.

Informazio puntuetan eguzkia hartzeko gomendioak eta autoebaluazioa egiteko argibideak emateaz gain, azaleko melanina neurtzeko azterketa ere egingo zaizkie herritarrei. Zarautzen, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, ostegunean eta ostiralean, jarriko dute informazio postua. Munoa plazan izango da, 10:00etatik 13:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide