Sanpelaioak 2016

Haurren Agerraldiko zuzendariak prest

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 22a, 17:00

Haurren Agerraldiko aurtengo zuzendariak (Haur Kultur Taldea).

Haur Kultur Taldeak antolatuta, Haurren 38. Agerraldia egingo dute aurten San Pelaio bezperan, larunbatean.

Ohi bezala, Vista Alegre, Azken Portu, Iñurritza eta Itxasmendi auzoetatik aterako dira herriko gaztetxoak danborrak astintzen eta desfilean, 18:30etik aurrera. Kalez kale aritu ondoren, Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira guztiak, 20:00ak aldean, eta elkarrekin hainbat pieza joko dituzte.

Jaiari, ordea, eguerdian emango diote hasiera. Xabier Txurruka alkateak aginte makila emango dio Haurren Agerraldiko zuzendari nagusiari udaletxeko balkoian, 12:00etan, eta ondoren kalejira egingo dute, Mauxitxa txarangarekin, buruhandiekin eta erraldoiekin.

Aurten, Eider Gurrutxaga izango da zuzendari nagusia, eta gorriz jantzita aterako da Vista Alegretik, Uxue Ostolazarekin batera. Beste zuzendariak ondorengo hauek izango dira: Azken Portutik Eneko Eizagirre eta Joakin Iparragirre, urdinez; Itxasmenditik Laura Royo eta Jon Agirre, horiz; eta Iñurritzatik Aide Elustondo eta Mireia Jauregi, berdez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide