'Greziarako karabana' egistamoa aurkezteko hitzaldia, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 21a

'Greziarako karabana' egitasmoaren inguruan Bizkaian egindako egitaldia (Ongi Etorri Errefuxiatuak).

Hotz Zarautz elkarteak antolatu du, eta saioaren ondoren 4.000 euroko laguntza emango dio Zaporeak elkarteari.

Errefuxatuek bizi duten egoera aldarrikatzeko, karabana bat abiatuko da Bartzelonatik Greziara uztailaren 16an. Greziarako karabana izena jarri diote egitasmoari, eta bidaia horren inguruko nondik norakoak eta xehetasunak azalduko ditu Hotz Zarautz elkarteak. Hitzaldia bihar izango da, 19:00etan hasita, Antoniano aretoan, eta erabiliko duten karabana erakusgai jarriko dute.

Saioaren ondoren, 20:00ak aldera, Hotz Zarautz elkarteak 4.000 euroko txeke sinbolikoa emango dio Zaporeak elkarteari. Zaporeak-eko boluntarioak Quios irlan ari dira lanean, egunero 1.600 laguni jaten ematen. "Hotz Zarautzetik ekarpen hau egitea erabaki dugu, laguntza emateko modu zuzena delako, eta horrela herritarrek egindako diru ekarpena bideratu dezakegulako", adierazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide