Ekainaren 26ko hauteskundeen harira, gai zehatzen inguruko hainbat hitzaldi antolatu ditu EH Bilduk herrian, Hobetzeko entzuten izeneko egitasmoan. Joan den astean bi egin zituen, ingurumenari buruzkoa bata eta hezkuntzaren ingurukoa bestea, eta gaur hirugarren eta azken saioa egingo dute. Kasu honetan, pentsioak, lan mundua eta prekarietatea izango dituzte hizpide.
Lege Zaharren enparantzan izango dira, 19:00etan hasita, eta parte-hartzaileak ondorengo hauek izango dira: Marikruz Etxeberria pentsioduna eta Duintasunako kidea, Andoni Mantzizidor eta Naroa Garate langileak, eta EH Bilduko zerrendakide Maite Sarasua administraria eta Aitzol Cajaraville Arcelor-Mittaleko langileen ordezkariak. Eguraldi txarra eginez gero, Antonianoko frontoira lekualdatuko lukete ekitaldia.