Sorosle eta sorospen ikastaroa, hilaren 27an

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 21a

DYAk sorospen ikastaroa eskainiko du (DYA)

Zarauzko DYAren ordezkaritzan izango da, eta bi aste iraungo ditu.

Ekainaren 27tik uztailaren 8ra iraungo du, eta astelehenetik ostiralera izango da, 10:00etatik 13:00etara. Biztanlego osoari irekita dago, eta ikastaroa egiteko ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea. Egunerokoan aurki daitezken arrisku egoereri nola erantzun irakatsiko zaiei parte hartzen dutenei, eta amaierako froga gainditzen dutenek Sorosle Tituloa eskuratuko du.

Matrikularen kostua 110 eurokoa da, eta ikasle kopurua mugatua dela adierazi dute. Izena emateko edo informazio Zabalagoa jasotzeko deitu daiteke 943-46 46 22 telefono zenbakira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide