Giro eguzkitsua egingo du gaur orokorrean

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 20a

Goizean tenperatura freskoa egingo du baina orduak aurrea joan ahala eguzkiak berotuko du eguna.

Goizean goiz giro freskoa egingo du eta goi lainoak izango dira. Ordu batzuk pasatuta, ordea, eguzkia nagusituko da eta eguraldi atsegina egingo du. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, eta arratsalderako brisa altxatuko da. 11 gradu egingo ditu gutxienez eta 22 gradu gehienez.

Norabide aldakorreko haizeak itsaskirria eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 11:24ean izango da itsasbehera eta 23:48an hurrengoa. 17:39ean egongo da marea goian.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide