Tropela Hondartzan ekitaldia, irudietan

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 19a

Tropela elkarteak antolatuta, ziklistatxo eta kaniken lasterketak jokatu dituzte hondartzan.

Adin guztietako herritarrak bildu dira Galtxagorri elkartearen parean, Tropela Hondartzan ekitaldian parte hartzeko. Goizean zirkuiituak prestatu ondoren, ziklistatxoen lasterketak jokatu dituzte, kaniken laguntzarekin.

Txapelketaz gain, «lehengo txirrindularitzaren erakusleiho» gisa, erakusketa atondu dute malekoian. Bertan, eskuz margotutako berunezko ziklistatxoak; kromoak; aldizkariak; garai bateko Karpy ziklista taldearen materiala; kromoak; Juan Mari Tolinen argazkiak eta bestelako materiala dago ikusgai. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide