Festen aurreko festa

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 18a

Jende ugari gerturatu da San Pelaiora, Iñurritza jai batzordeak antolatutako ekitaldietan parte hartzera.

Festa nagusiak datorren astean badira ere, abiatu dituzte sanpelaioak Iñurritzan. Auzoko jai batzordeak antolatuta, bertako produktuen azoka eta haurrentzako Mendi marrazki txokoa izan dira goizean zehar, eta txakolin dastaketa eguerditik aurrera.

Arratsaldean, berriz, triki-poteoa egingo dute, Iñurritza elkartetik hasita, 19:00­etan. Kantu afariarekin biribilduko dute eguna, Yubio jatetxearen aurrean.

Bihar eguerdian Jalgi dantza taldeak emanaldia eskainiko du Iñurritzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide