Ekainaren 26ko haustekundeei begira, kanpaina ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean. PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako hautagai Odon Elorzak hartuko du parte, baita ondorengoek ere: Zarauzko Udal Gobernuko kide eta Zarauzko PSE-EEren bozeramaile Gloria Vazquezek; Senaturako Gipuzkoako zerrendagai Miren Gallastegik; Kongresurako Gipuzkoako bigarren hautagai Rafaela Romero; Senaturako Gipuzkoako bigarren hautagai Lucio Hernandok; Zumaiako PSE-EEren bozeramaile Arritxu Marañonek; Patxi Elola legebiltzarkide zarauztarrak; eta Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusi Iñaki Arriolak. Ekitaldia Zazpi elkartean egingo dute, 18:00etan.