Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenerako parte-hartze tailerra, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 20a

Sanz Enea kultur etxean izango da, 18:00etan hasita.

Ekarpenak jasotzen ari dira herriz herri Eusko Jaurlaritza garatzen ari den Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Estrategia definitzeko. Gaur arratsaldean Zarautzen egingo dute parte hartze saioa. Bilera irekia izango da, eta bertan, teknikariek, herritarrek eta tokiko eragileek EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroen estrategia zehazteko ideiak proposatu ahal izango dituzte etorkizuneko erabilerei, kontserbazioari eta garapenari buruz.

Lurralde-Politikako sailburuorde Izaskun Iriartek eta Fernando Uriondo zuzendariak hartuko dute parte gaurko parte-hartze tailerrean, Sanz Enea kultur etxean. Bertaratu ezin dutenek webgunearen bitartez egin ditzakete beren ekarpenak. Gainera, gai bakoitzaren inguruko eztabaida eta inkestetan online parte hartu ahal izango dute.
 
EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroen berrikusketa prozesuak hiru urte iraun du, eta informazio eta aurreapen guztiak webgunean eguneratzen joango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide