Nesken gaua deitu diote antolatzaileek Rockumentalak! zikloaren laugarren eta azken saioari. Aurkezlea, dokumentaleko artistak eta ondorengo kontzertuko abeslaria emakumezkoak dira. Gaur, gainera, emanaldi bikoitza izanik, 20:00etan hasiko da ekitaldia, Modelon. Sarrerak 5 euro balio du.
Elena Lopez Agirrek aurkeztuko ditu gaueko bi filmak: The Amazing Nina Simone (2015, Jeff L. Lieberman) eta Janis: Little Girl Blue (2015, Amy Berg). Hurrenkera horretan emango dituzte gainera; lehena 20:00etan eta bigarrena 22:00etan. Dokumenalen ondoren, Zarauzko Pottors Ta Klito taldeko abeslari Amaia Gabilondoren kontzertua izango da.