Goizean eguzkitsu, arratsaldean hodeitsu

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 17a

Euria egin dezake eguerditik aurrera.

Hodei batzuk agertuko diren arren, eguzkitsu samarra izango da goiza, giroa lasaiarekin. Egunak aurrera egin ahala, hodeiak trinkotzen eta areagotzen joango dira. Gainera, euri zaparradak ere botako ditzake. Mendabaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura atzokoaren antzekoa izango da; balio altuenak 18 gradutan kokatuko dira. Itsasoa aurreko egunetan baino mugituago eta zakarrago dago, eta 1-1,5 metroko olatuak altxako dira. Itsabeherak 09:29an eta 21:50ean izango dira, eta itsasgora 15:45ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide