'Oroimenaren lekuak eta lekukoak' liburuan hartu dute parte Alex Gurrutxagak eta Ludger Meesek

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 16a

MHLI ikerketa taldeko kideak; ezkerretik bigarrena da Alex Gurrutxaga (Etxepare Euskal Institutua).

Hainbat arlotan  36ko gerrari buruz landutako diskurtsoak aztertu dituzte hamabi egilek, bakoitzak artikulu banatan.

EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeak Oroimenaren lekuak eta lekukoak liburua eman berri du argitara. Jakintza arlo eta gizarte adierazpide ezberdinak –historia, politika, arteak– kontuan izanda, 36ko gerraren inguruan Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez aurre jarri nahi izan dituzte, bi ardatz nagusi abiapuntu gisa hartuta: oroimen lekutzat har daitezken sinboloak eta lekukoak, alegia.

Dozena bat egilek hartu dute parte liburuan, guztiak unibertsitateko irakasleak edo ikerlariak, bakoitzak artikulu banarekin, eta egileen artean Zarauzko bi lagun daude: Alex Gurrutxaga eta Ludger Mees. Gurrutxagak Gernika-Berlin. Berlinen balio sinbolikoak euskal poesia garaikidean artikulua ondu du, eta Meesek, berriz, Gerra euskal nazionalisten memorian.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide