Astelehentik aurrera igerileku txikia eta ertaina itxita

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 17a

Igerileku txikia eta ertaina egongo dira itxita. (Argazkia: Balea)

Aurreikuspenen arabera, urriaren 8a bitartean iraungo dute lanek.

Mantenu eta hobekuntza lanak egiten hasiko dira astelehenetik aurrera Aritzbatalde kiroldegiko igerileku ertainean eta txikian. Besteak beste, igerilekuko horman egonkortze lanak egingo dituzte, baldosak sendoago itsatsiz paretera, eta garbiketa sakona egiteko aprobetxatuko dute.

Obrek urriaren 8ra arte iraungo dutela aurreikusi dute. Ondorioz, udan ez da egongo haurrentzat igeriketa ikastaroak; hala eta guztiz ere, 2016-2017 denboraldiko ikastaroak, urritik aurrerakoak, normaltasun osoz eskainiko dituzte. Igerileku handia eta gune termala irekita egongo direla nabarmendu dute.

Obrak "beharrezkoak" direla nabarmendu dute udaletik, eta sor ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu dute. Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi duenak kiroldegiko harreran galdetu dezake, edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide