Imanol Urbieta Zarauzko Udal Musika Eskolako hainbat ikaslek eta irakaslek ikasturtean zehar landutakoa aurkeztuko dute bihar, Aritzbatalde kiroldegian egingo duten jaialdian. Aurten, gainera, Angel Illarramendi konpositore zarauztarra omenduko dute, musika alorrean egindako lan eskerga saritu asmoz. Illarramendi kanpoan denez, bere familiko norbaitek jasoko du Zarauzko Udalak emango dion oroigarria.