Hobetzeko entzuten lelopean, atzo ekin zion koalizioak gai zehatzen inguruko hitzaldi sortarik. Ingurumenaz aritu ziren Lege Zaharren enparantzan Ainhoa Iraola biologoa eta Gipuzkoako Batzarkide Judit Garcia nekazal ingeniaria. Bihar, berriz, hezkuntza izango dute hizpide, Euskal Kurikuluma eta Lomce legea gaitzat hartuta. Bertan hartuko dute parte Arrate Makazaga irakasleak, Martin Irizar eta Eraitz Saez de Egilaz ikasleek eta Maite Arozena gurasoak.
Ekainaren 22an, asteazkenarekin, pentsioak, lan mundua eta prekarietateaz eztabaidatuko dute. Parte hartzaileak ondorengoak iznago dira: Marikruz Etxeberria pentsioduna eta Duintasunako kidea, Andoni Mantzizidor eta Naroa Garate langileak, eta EH Bilduko zerrendakide Maite Sarasua administrariaeta Aitor Cajaraville Arcelor-Mittaleko langileen ordezkariak.
Bi hitzaldiak Lege Zaharren enparantzan izango dira, 19:00etan hasita; eguraldi txarra eginez gero, Antonianoko frontoira lekualdatuko lukete.