37 zinema jaialditan eman ondoren, astelehen honetan itxi zuen bere proiekzio zikloa Ibai Vigil-Escaleraren Mama Please Forgive Me film labu dokumentalak. Azken emanaldi hori New Yorkeko The Americas jaialdian izan zen, Columbus Circleko Time Warner antzoki aretoan, beste lau ekoizpenekin batera.
Zarauztarrak duela bi urte filmatu zuen ikus-entzunezkoa New Yorken bertan, eta modu natural eta sinple batean Eddie izeneko gizonezko bate drogodmenpekotasunarekin dituen arazoetan barneratzen da. Vigil-escaleraren esanetan, “errekurtsorik gabeko grabaketa minimalista izan zen. Ni eta nire kamera ginen soilik. Sei hilabetez egon nintzen Eddierekin grabatzen”.
Une honetan, proiektu bat du esku artean: Yellow izeneko film laburra zuzentzen ari da, Jose Andre
Sibajak ekoitzia. AEBetako 50eko hamarkadan dago girotua, eta arrazarteko bikote batek bizitzeko dituen zailtasunak eta desabantailak deskribatzen dirtu. Filmaketa Long Islandeko Bellport herrian egiten ari da.