Bitarte hutsa ala betea?

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 15a

Bigarren poesia liburua eman du argitara Aritz Mutiozabalek: 'Hutsartea'. Denbora galduaren inguruan gogoeta egin du, bost atal bereizita. Berria-k erreportajea egin dio.

Denbora tarte batez, poesiarik ez idazteko erabakia hartu zuen Aritz Mutiozabalek (Zarautz, Gipuzkoa, 1980). Baina ezin izan du saihestu. «Atsedenaldi bat egin nahi nuen. Halako hutsarte bat egin; besteak beste, irakurtzeko eta beste genero literario batzuk lantzeko. Baina ezinegon bat baneukan korapilatuta, eta hori kanporatzeko beharrak bultzatu ninduen poesiarekin jarraitzera». Azkenean, liburu bat ondu du, ehun olerki inguru bilduta: Hutsartea (Maiatz). «Liburuaren hasierako hazia ezinegon horiek izan baldin baziren ere, gerora denbora galduaren inguruko azterketan gorpuzten joan da».

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik esteka honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide