Aurtengo udako ere askotariko ikastaroak antolatu ditu Zarauzko Udal Euskaltegiak. Zehazki, hasierako mailako zein HABEko 1., 2. eta 3. maila prestatzeko. Aurrez aurreko taldeak osatuko dituzte eta autoikaskuntza sistema ere baliatuko dute.Halaber, beka sistema aplikatuko dute.
16 urtetik gorakoek eman dezakete izena ikastaro horietan. Horretarako, Zarauzko Udal Euskaltegiarekin jarri beharko da harremanetan, bulegora bertaratuz (Iturribide kalea, 28-30), bertako telefonora deituta (943-131153 edo 943-835084) eta euskaltegia@zarautz.eus helbidera idatziz.