Larunbatean omenaldia egin ziete Udaberri elkartean aurten 80 eta 90 urte betetzen dituzten bazkideei. Hain justu ere, Aida Nieto, Anastasia Salegui eta Ignacio Uria dira 1926an jaiotakoak, aurten 90 urte bete edo beteko dituztenak. Bazkari batekin ospatu zuten ekitaldia, eta Xabier Txurruka alkatea ere bertan izan zen omenduekin.