Iñaki Olaizola ontzigintza ingeniariak euskal arotzen ontzigintza prozesua azalduko du. XV-XX. mendean planorik gabe sortzen zituzten ontziak. Orioko Mutiozabal ontziolan nola egiten zuten lan azalduko du Olaizolak biharko hitzorduan, eta baita marinelen eguneroko bizitza Donostiako Trinido arrantza-ontzian ere.
Horri laguntzeko, Egurretik altzairura, Euskal Herriko ontzioletan diaporama ere eskainiko dute. Javier Carvallo zumaiarrak Getariako, Orioko eta Hondarribiako ontziei ateratako argazkiekin osatu dute hori. Saioa 19:30ean izango da, Antoniano aretoan.
Bertaratu ezin dutenek zuzenean jarraitu ahalko dute saioa zarautzon.nirestream.com helbidearen bidez.