Grabatua, estanpazioa eta serigrafia tailerra, bihar

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 10a

Merkatu plazan izango da, 11:00etatik 13:00etara.

Estanpazioa, serigrafia eta grabatua landuko dituzte bihar Merkatu plazara bertaratzen direnek. Salbatore Mitxelena ikastolaren 50. urtemugari lotuta antolatu dituzte hainbat tailer eta biharko bigarrengoa izango da. Parte-hartzaileek elastiko bat eraman beharko dute, eta marrazki bat serigrafiatuko dute Pako, Patxi, Piru, Fer eta Txiliren laguntzarekin. Merkatu plazan izango da, 11:00etatik 13:00etara.

Horrez gain, 50 urtez sortzen arte munduan ari diren ikastolako ikasle ohien lanen erakusketa ere izango da ikusgai. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide