Iazko maiatzetik langabeziak behera egin du Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 10a

Lanbideren maiatzeko datuen arabera behera egin du langabe kopuruak azken urtebetean.

Oro har, langabezia tasak behera egin du azken urtebetean Urola Kostan, Lanbideko datuen arabera. Zarautzen, zehazki, aurtengo maiatzean %10eakoa zen langabezia tasa. 1.117 herritar zeuden lanik gabe. 2015eko maiatzean, berriz, 1.251 herritar, zarauztarren %11,2a.

Urola Kostako Hitzan dago irakurgai eskualde mailako albistea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide