Ingurumenaren Eguneko elkartasun azoka, igandean

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 10a

Azoka Zigordia kalean izango da, 10:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eguraldi txarrarekin, Merkatu Plazan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak azoka antolatu du iganderako, Ingurumenaren Egunaren harira. Bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak, biniloak eta bestelako materiala salduko dute bertan, bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzeko. Horrekin batera, herritarrek etxetik eramandako objektuak ere jasoko dituzte, erabiltzaile berrien esku jartzeko.

Azoka Zigordia kalean atonduko dute, 10:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eguraldi txarra eginez gero, Merkatu Plazan izango da.

Zarauzko Udalak bat egite du azoka honen helburuekin, eta Ingurumen departamentuak azpimarratu nahi izan du berrerabiltzearen garrantzia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide