Hodeiak eta euri zaparradak itzuli dira

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 10a

Arratsalderako hobera egingo du eguraldiak.

Zeru estaliarekin eta euri zapadarradekin hasiko da eguna. Arratsaldean, ordea, hodeitza saretzen joango da eta zaparradak ere baretu egingo dira, tarteka eginez. Tenperatura beherantza egin dute, baina hala ere epel jarraituko du: 20 graduren bueltan finkatuko dira balio altuenak. Itsasoan apenas dago aldaketarik: lasai antzera dabil, metro erdiko olatuekin, baina iluntzean metro betera iritsi daitezke. Itsasgorak 09:31n eta 21:48an izango dira, eta itsasbehera 15:24an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide