Haize-orratz gaztelekuak askotariko ekintzak antolatu ditu uztailerako

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 9a

Hilabete amaierarako Muzkin hiru eguneko egonaldia antolatu dute, bertako udaleku etxean.

Aurten zerbitzua goizez eskainiko dute.

"Uda freskoa eta bizia" eskaintzeko asmoarekin, ekintza ugari antolatu ditu Haize-orratz gaztelekuak uztailerako. Gainera, berrikuntzak izango dira: aurten zerbitzua goizez eskainiko dute, "eguna gogoz hasteko". Urte osoko esku-hartze proiektuarekin bat egiten duen egitaraua osatu dute. Modu horretan, irteerez gain, hilabete osoko jarduerak eskainiko dituzte.

Irteerak ere egun osokoak izango dira eta hilabete amaieran hiru eguneko egonaldia egingo dute Muzkin (Nafarroa). Gainera, #udagazte16HO traola sortu dute, ekintzetan ateratako argazkiak eta bestelakoak partekatzeko.  Zarautzgazte-ren webgunean dago informazio guztia eskuragarri.

Jarduera horietan parte hartzeko, ekainaren 15era arte eman daiteke izena Gazte Informazio Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00 bitartean eta astearte zein ostegunetan, 11:15-13:45 bitartean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide